XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta honekin, Eskolako Curriculum Egitasmoa zehazteko moduari buruzko erabaki garrantzitsu bat hartzen genuen: gure eguneroko praktikatik, lan eratik, geletan benetan gertatzen denetik, abiatu nahi genuen.

Hontaz, Planaren helburuak hauexek ziren:

s Irakaslego osoa inplikatzea prestakuntza/hobekuntza plan batean.

- Lankidetza eta hausnarketa kritikorako giro bat sortzea.

- Norbere hausnarketa eta talde hausnarketa sistematiko eta zorrotza lagunduko duten ohiturak eta jarrerak sortzea.

- Norberaren praktika ulertzea, arrazoitzea, hobetzea eta denon ikuspuntuak egitasmo batu batean integratzea.

- Irakasle taldearen eta gizabanakoen behar formatiboak detektatzea eta honen estalketa bideratzea.

- Beste Prestakuntza planetatik datozten eskaintzetan parte-hartzearen planifikazioa.

Modu honetara, Eskolako Diagnostikoa eta Hizkuntz Egitasmo Curricularra egitea hezgarria izan zitekeen, baldin eta, erabilitako prozedura bera hezgarria gertatuko balitz.

Eskolaren ebaluaketa

Esan bezala, Eskolako Diagnostiko-ebaluaketa egitea erabaki genuenean, non ginen zehaztea irakasle taldearentzat hezgarria izan zitekeela, eta Curriculum Egitasmoarekin hasteko geletan benetan gertatzen ari zenatik abiatzea modu egokiena zela pentsatzen genuen.

Hasiera batean Klaustroak bertako pertsona bat aukeratu zuen prestakuntzarako barne aholkulari bezala, geletan sartu eta eskolaren egoeraren deskribapena egiteko.

Pixkanaka, pertsona honek, argazkilari honek, eskolako estamentu ezberdinen (irakasleak, ikasleak, gurasoak, zerbitzuko pertsonala) eritzia jaso beharko zuela, eta bestalde, prozesuak, eta ez bakarrik emaitzak, deskribatu behar zituela ikusi genuen.

Honen ondorioz, ebaluaketaren metodologia eta noski, dagokion denboralizazioa soslaiatu genituen.

Hasierako fase batean diagnostiko orokor bat egin genuen, kezkak, puntu ahulak edota sendoak, eritziak, sinesmenak, atsegingarritasunak, behar formatiboak,... detektatzeko.